XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez ezazula ez zena gehitu, ez zen hainbesterainokoa izango!.

- Egia esan, han ez zuen inork inoren axolik.

- Lehengusuak ez nituen apenas ikusi.

- Israelera joanak ziren, kibutz batera edo.

- Egia da, maite dute elkar, nabarmentzen zaie, baina bakoitza berea egitera ohituta dago.

- Osaba-izeba elkarren artean konpontzen ez direlako izango da eta horrek....

Izeba Lucia sarritan egoten zen Paulinerekin.

Gardeningen pasatzen zuten egun osoa.

Hartarako janzten zen izeba: Bata tankerako jantzi zahar bat burutik behera sartu eta lastozko sonbreru bat jartzen zuen buruan.

Superpolita zegoen, eta Paulinek antigualeko neska bat zirudien, kromo batekoa.

Oso bikote bitxia osatzen zuten.

Batzutan Sarah lehengusinak eskatzen zidan berarekin irten nendila, baina lotsa ematen zidan.

Hura bere marrazkiekin zebilen zoratuta eta haren lagun guztiak Bellas Artes-ekoak dira.

Hitzegiten hasten zirenean... ba, Foucault... eta Adorno... Oso elkarrizketa intelektualak.

Orduan lagun batzuk nituela asmatu nuen, pelmadarik eman ez ziezadaten.

Bakarrik sentitzen nuen neure burua.